Oñati

  • Irisgarritasun baldintzak hobetzen dituztenak: %90eko hobaria.
  • Irisgarritasun baldintzak hobetzen dituzten obren artean mota bat igogailua ezartzea edo egokitzearena da. Kasu honetan hobaria ezartzeko ondorengo puntuetako bat bete behar da:
    • Igogailurik ez duten eraikinetan, igogailua ezartzeko lanak egitea.
    • Igogailua duten eraikinetan, igogailua irisgarritasunari buruzko 20/1997 Legera eta hari lotutako irisgarritasunerako arau teknikoetara egokitzeko lanak egitea.
  • Bizigarritasuna hobetzen dituztenak: %90eko hobaria. Eusko Jaurlaritzak kalifikazio hori onartuta eta laguntza ekonomikoa (diru-laguntza edo/eta mailegua) emana izan behar dute. Horretaz gain, Udalean aurkeztutako lehenengo aurrekontuaren eta Eusko Jaurlaritzak babesten duen aurrekontuaren arteko goranzko diferentziak %45-a baino handiagoa ezingo du izan. (Eusko Jaurlaritzak onartutako aurrekontuetan exekuzio materiala gehi beste gastu batzuk sartzen dira eta gastu gehigarri hauek %25-ean zenbatzen dira. Onartzen den goranzko diferentzia garbia exekuzio materialaren %20 artekoa da).
    Hobari hau pertsona fisikoentzat bakarrik izango da.
  • Azken ukituak egiten dituztenak (Eusko Jaurlaritzak kalifikazio hori onartua): %50eko hobaria. Eusko Jaurlaritzak kalifikazio hori onartuta eta laguntza ekonomikoa (diru-laguntza edo/eta mailegua) emana izan behar dute. Horretaz gain, Udalean aurkeztutako lehenengo aurrekontuaren eta Eusko Jaurlaritzak babesten duen aurrekontuaren arteko goranzko diferentziak %45-a baino handiagoa ezingo du izan. (Eusko Jaurlaritzak onartutako aurrekontuetan exekuzio materiala gehi beste gastu batzuk sartzen dira eta gastu gehigarri hauek %25-ean zenbatzen dira. Onartzen den goranzko diferentzia garbia exekuzio materialaren %20 artekoa da).
    Hobari hau pertsona fisikoentzat bakarrik izango da.

http://www.oñati.eus/eu/udala-erakundea/ordenantzak?set_language=eu