Aurkezpena
Debagoieneko Mankomunitatearen Ingurumen Zerbitzuak hondakinak biltzeko zerbitzu ugari eskaintzen dizkie eskualdeko herritar zein enpresei, eta hauek lirateke modu labur batean zerbitzu horiek:
- Etxeetako zaborren bilketa.
- Hiri-hondakinen gaikako bilketak.
- Ibarreta, San Kristobal eta Urrutxuko garbiguneak.
- Garbigune mugikorra.
- Epeleko hondakin geldoen zabortegia.
Zerbitzu mankomunatu hauek, ahalik eta modu jasangarrienean egiteko norabidean, zehazki hauek dira, lortu nahi diren helburuak:
- Zero Zabor filosofiaren norabidean, hiri hondakinen gutxitze, berrerabilpen eta birziklapenera bideratuta dauden ekimenak bultzatzea.
- Gaikako bilketaren bidez hondakinen zati balorizagarriak edo/eta arriskutsuak berreskuratzea, eta ingurumenaren aldetik kudeatzeko era jasangarrietara bideratzea (berrerabiltzea, birziklatzea, balorizazio energetikoa, konposgintza...) edota, bestela, kontrolpean zabortegira eramatea.
- Herritarrari kalitatezko zerbitzua ematea: erosoa, eraginkorra, hurbilekoa, garbia, erabilterraza eta bide publikoan eragozpenik sortuko ez duena.
Web orrialde honetan beharrezko informazio guztia aurkituko duzu zerbitzu bakoitza egoki erabiltzeko (bilketa-egunak, ordutegiak, helbideak, funtzionamendu-arauak, etab.)