Arrasate-Mondragón

Ondoko hobariak ez dira aldi berean aplikatuko, eta hobari bat baino gehiago aplikatu behar izanez gero, zergadunarentzat onuragarriena aplikatuko da.

Hobariak eskatzeko, 6 hilabeteko epea izango dute, likidazioa jakinarazten den egunetik kontatzen hasita, 2. hobaria izan ezik, hau da, babestutako etxebizitzen birgaitze obrak (Eusko Jaurlaritza) izan ezik.

  • Babestutako etxebizitzen birgaitze obrek kuotaren %50eko hobaria izango dute, baldin eta igogailu berria jartzeaz ari ez bagara eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza ekonomikoa (mailegua edota diru-laguntza) jasotzen bada. Hobaria eskatzeko epea urtebetekoa izango da, Eusko Jaurlaritzak obren ziurtagiria ematen duen egunetik zenbatzen hasita.
  • Kuotaren %50eko hobaria, eguzki energia aprobetxatuz ingurumena hobetzen laguntzen duten birgaitze instalazio edo obrak egiten direnean.
  • Kuotaren %90eko hobaria, desgaituen irisgarritasuna xede duten egokitze obretan, eraikuntza berriko etxeak ez badira eta kontua igogailuak jartzea ez bada –obra horiek bestelako tratamendua daukate–eta familia unitatearen diru-sarrerak 33.057,67 eurotik beherakoak badira. Diru-sarrerak egiaztatzeko PFEZ aitorpenaren kopia eskatuko da eta, halakorik ezean, aitorpena egitea ez dagokiola egiaztatzen duen agiria.
  • Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Bizigune programa barruan egindako obrek %50eko hobaria izango dute.
  • Herriko eraikinetako fatxadak birgaitzea sustatze aldera, %100eko hobaria izango dute fatxadak txukuntzeko lanek; eta halakotzat hartuko dira fatxada pintatzea eta birgaitzea xede dutenak eta baita beste batzuk ere, hala nola ugerra kentzea, hormako altxatuak konpontzea eta abar, baldin eta lanak eraikinaren fatxada guztiak hartzen baditu.
  • Bizitegi eraikinen birgaitze integrala sustatze aldera, %80ko hobaria izango dute halako obra integralek, osotasunean hartuta, baldin eta eraikin osoa birgaitzen bada. Halakotzat hartuko dira eraikinaren eraginkortasun energetikoa gutxienez “C” mailara igo eta, era berean, irisgarritasun arazoak konpontzen dituzten lanak.

http://www.arrasate.eus/eu/udala/araudiak/kontuhartzailetza/ordenantza-fiskalak-2016

Igogailuak

Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa izango da, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren kuota moduan Udalari ordaindutako zenbatekoaren % 90, ondasun higiezinean igogailua jartzeko obrak egiteagatik.

http://www.arrasate.eus/eu/udala/araudiak/kontuhartzailetza/ordenantza-fiskalak-2015