Bergara

  • Zergaren ordainketatik salbuetsita daude fatxada pintatzeko obrak eta pintatu aurretik egin beharko direnak (zarpeatu, lixatu eta abar). Era berean, salbuetsita daude leiho, balkoi eta pertsianen aldaketa edo konponketak, aldaketa edo konponketa bizilagun guztiek egiten dutenean.
  • Babestutako birgaitze obrek %90eko hobaria izango dute zerga honen kuotan, baldin eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza ekonomikoa (mailegua edo/eta diru-laguntza) jasotzen bada.
  • Suteek eta hondamendiek sortutako kalteak konpontzeko obrak salbuetsita egongo dira.
  • %95eko hobaria, baldin eta eraikuntza, instalazio edo obretan eguzki energiaren edo beste energia berriztagarri guztien aprobetxamendu termiko edo elektrikoa ahalbidetzen duten sistemak ezartzen badira autokontsumoari begira.
  • %90eko hobaria, ezintasun edo mendekotasun egoeran dauden pertsonek mugikortasunarekin erlazionatutako oztopo arkitektonikoak ezabatzeko egiten dituzten obra lanetan.
  • Igogailuak jartzeko obrei %100eko hobaria ematea; horretarako.
  • %50eko hobaria Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren ondoren, harekin zuzeneko zerikusia duten obrak eginbeharra dagoenean.

http://bergara.eus/eu/node/2238