Aretxabaleta

Zergaren kuotaren gain ondorengo hobariak aplikatuko dira:

  • %95, eraikinen elementu komunen eraikuntza, instalazio eta obretarako komunitate obra bezala egiten badira edota eraikinaren osotasunari eragiten badiote. Elementu komunen obratzat hartzen dira:
    • Teilatua, obrak teilatu horren egituran eragiten ez duenean.
    • Fatxadak.
    • Saneamendua eta hornikuntza.
    • Atarteak.
  • %95 landa ingurunean hobi septikoak egiteko, beti ere haiek bere osotasunean jabeak ordaintzen dituenean.
  • %95, Eguzkiaren argindarraren aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistema, aurretik eraikita dauden eraikinetan instalatzeko obretarako. Beroa ekoizteko instalazio horiek, dagokion administrazioaren homologazioa edukiko duten kolektoreak eduki beharko dituzte ezin bestean eta aplikaziozkoa izango da soilik eguzki energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikorako esandako sistemak ezartzea obligaziozkoa ez den eraikinetan.
  • %90, Barne Berrikuntza Alderdiaren barnean dauden eraikinetan egingo diren, Erdi Gune Historikoaren Berritze Plan Bereziarekin bat etorriko diren, barne berritze lanetarako, ondare hiritartu eta eraikitakoa berritzeko babestutako jarduerei buruzko Eusko Jaurlaritzaren Abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren onurez baliatu edo ez.
  • %90, Barne Berrikuntza Alderdiaren barnean dauden eraikinetan egingo diren lanetarako (ez da beharrezko Berritze Plan Berezia edukitzea), etxebizitzen berritze lan osoak badira edo lan txikiagoen kasuan, Jabekideen Komunitateak bultzatutako elementu komunen berritzea dela eta, edo haiekin batera, egiten badira.
  • %90, duten diru sarrera bakarra nekazaritza-abeltzantza ustiapenetik datorrena den, famili unitate bat osatzen duten pertsonek bultzatutako Landa Alderdian egindako lanetarako. Horretarako aurreko ekitaldiko errenta aitorpenaren edo aitorpenen kopia aurkeztu beharko dute eta nekazaritza kontribuzioan alta emanda egotea.
  • %90 igogailuak jartzeko lanetarako.
  • %90, ezinduen irisgarritasun eta bizigarritasun baldintzak hobetuko dituzten obretarako.
  • %50 Berritze Isolatuko obretarako, hura, ondare hiritartu eta eraikitakoa berritzeko babestutako jarduerei buruzko Eusko Jaurlaritzaren Abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren terminoetan ulertuz, baldin eta esandako Dekretu horretan aurreikusten diren onurez baliatzen badira eta Udalaren aurrean Eusko Jaurlaritzaren Ebazpena aurkezten badute.
  • %50, etxebizitza sozial eta babes ofizialeko etxebizitzen erregimen juridikoaren eta ekonomikoaren pean egindako etxebizitzak eraikitzeko obretarako.
  • %95 merkataritza txikiko jarduera aurrera eramaten den lokalaren birgauzatze lanetarako, ostalaritza establezimenduetarako izan ezik. Merkataritza txikitzat zera ulertzen da, bertako jabea eta gehienez ere beste hiru pertsona lan egiten dutenak, beti ere jabea, antzeko ezaugarriak dituen Debagoiengo bailaratik kanpoko beste negozio baten jabea ez bada. Horretarako interesatuak zinpeko aitorpena aurkeztu beharko du esanez merkataritza gune txikian lan egiten duten pertsona kopurua zein den era berean Debagoientik kanpo ez dela antzeko ezaugarriak dituen beste negozio baten jabe. Gainera, JEZaren fotokopia aurkeztu beharko du.

Hobari horiek ezingo dira batera aplikatu.

http://www.aretxabaleta.eus/eu/udala/ordenantzak/5OBRA2014eus.pdf