Eskoriatza

  • Obrak Osoko Birgaitze Arean (OBA) dauden eraikuntzetan eta Alde Zaharra Birgaitzeko Planaren arabera egiten badira, %90eko hobaria emango da zerga honek kita zen dituen kuotetan. Edonola ere, obra horiek hobaria izango dute, alde batetik, eskatzailea obra egin beharreko etxean bertan biziko bada, eta bestetik, obrak etxe bizitza-eraikin batean baldin badira eta sustatzaileen %50 edo gehiago bertan bizi badira. Kasu bietan hobaria emateko, eskatzaileek Eusko Jaurlaritzaren diru laguntzak (diru laguntzak edo maileguak) eskuratu beharko dituzte.
  • Birgaitze isolatua duten eraikinetako obretan,%50eko hobaria emango da zerga honek kitatzen dituen kuotetan. Edonola ere, obra horiek hobaria izango dute, alde batetik, eskatzailea obra egin beharreko etxean bertan biziko bada, eta bestetik, obrak etxe bizitza-eraikin batean baldin badira eta sustatzaileen %50 edo gehiago bertan bizi badira. Kasu bietan hobaria emateko eskatzaileek Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak (diru laguntzak edo maileguak) eskuratu beharko dituzte.
  • Kuotan %90eko hobaria izango dute igogailua jartzeko obrek, baldin eta eraikinak bi solairu edo gehiago baditu,bere erabilera nagusia etxe bizitzatarako bada, eta instalazioa bat baldin badator berariaz egindako udal ordenantzan edota planeamenduan exijitzen diren baldintzekin. Hobari hauetarako eskubiderik ez da izango igogailu zaharren ordez berria jartzeko obrak direnean; ezta igogailua familiabakarreko edo familia biko etxeetarako denean ere (berdin da etxeak banakakoak edo atxikitakoak izan), eta oro har, ez dute eskubiderik izango promotore eta kontratistek egindako eraikuntza berrietan jarritako igogailuek (nahiz eta eraikuntza berria zaharraren ordez eraiki). Aurreko paragrafoan esaten den ordenantza onartu bitartean, Udalbatzarra izango da eskuduna hobariak onartzeko, eta horretarako baldintza hauek bete behar dira:
    1. Igogailua eraikinaren barruan jarri beharko da.
    2. Obrek indarrean dagoen legeria bete beharko dute.
    3. Aukera guztien artetik, etxe bizitze tara irisgarritasunik onena eskaintzen duen instalazioa jarri beharko da.
    4. Instalazioa inguruko antzeko eraikinetakoen antzekoa izan beharko da.
    5. Lurzoru publikoan eta lerrokaduretan ahalik eta txikienak izango dira kalteak. Kasu bereziren batean, salbuespen gisa, hobari hau eman ahal izango da instalazioa eraikinetik kanpo egin arren, baldin eta gainerako baldintza guztiak betetzen badira.
  • Mugikortasun murriztua duten elbarrien irisgarritasuna hobetzeko obrek kuotaren %90eko beherapena izango dute, baldin eta honako hauek egiaztatzen badira: Familia unitateko pertsonek daukaten elbarritasun maila, egin beharreko obra justifikatzen duena. Gizarte Zerbitzuetako Batzordearen aldeko erabakia, obrak elbarritasun-maila horri egokitzen zaizkiola adieraziz. Hobari edo beherapenak irisgarritasuna hobetzeko diren obretan bakarrik emango dira. Hobaria jasoko duten obrak beste obra handiago baten zati badira, eskatzaileak aurrekontuan bereizita aurkeztu beharko ditu obra batzuk eta besteak. Obra komunitate batean egiten denean, mugikortasun murriztua duen pertsonaren bizikidetza unitateari ordaintzea dagokion zati proportzionalari emango zaio bakarrik diru laguntza. Hobari bera egingo zaie elbarrien irisgarritasuna eta bizigarritasuna hobetzeko eraikuntza, instalazio eta obrei, administrazio publikoren batek edo horren menpeko erakunderen batek sustatutakoak baldin badira.
  • Zerga-kuotaren %90eko hobaria emango zaie fatxaden tratamenduko obrei, baldin eta kale/plaza bereko eraikinetan batera egiten badira.
  • Energia berriztagarrien aprobetxamendua daukaten eraikuntza eta instalazioek %95eko hobaria izango dute. Hobari edo beherapen hau egiteko, beroa sortzeko instalazioetan kolektoreek Administrazioaren homologazioa jaso behar dute. Eraikuntzako Kode teknikoak (EKT) berak behartuta promotoreak instalazioa jartzen duenean, orduan ez da hobaririk egingo. Aipatutako energia sistemak jartzeko obrei dagokien aurrekontuko zatiak bakarrik izango du hobaria, obraren gainontzeko zatiak ez baitu besterik gabe hobaririk izango sistema horiek jarri direlako.

http://eskoriatza.eus/udala/araudia/ordenantza-fiskalak/