Leintz-Gatzaga

  • Birgaikuntza integratuko eremu barruan dauden etxeetan eta herrigune historikoko birgaikuntzaren plan bereziaren arabera egiten diren lanetan %95eko hobaria izango dute honako zergaren kuotan. Beti ere Eusko Jaurlaritzak aterako Dekretuaren onuren babesean badaude eta Eusko Jaurlaritzaren ebazpena Udaletxean aurkeztu ezkero.
  • Sakabanatutako birgaikuntza lanak %95eko hobaria izango dute, Eusko Jaurlaritzako abenduaren 5eko 278/83 Dekretuaren arabera ulertuta. Beti ere Eusko Jaurlaritzak aterako Dekretuaren onuren babesean badaude eta Eusko Jaurlaritzaren ebazpena Udaletxean aurkeztu ezkero.
  • Zerga-kuotaren %90eko hobaria emango zaie fatxaden tratamenduko obrei. Aipatutako fatxaden obrei dagokien aurrekontu-zatiak bakarrik izango du hobaria.
  • Irisgarritasuna hobetzeko obrek kuotaren %90eko beherapena izango dute. Irisgarritasuna hobetzen duen obra mota bat igogailua jartzea edo egokitzea da. Kasu honetan, hobari hau eskuratzeko, baldintza hauetakoren bat bete beharko da
    • Igogailua jartzea, ez dagoenean.
    • Igogailua duten eraikuntzak eta 2007/20 Legearen eta beste arau teknikoren baldintzak betetzeko egiten diren obrak.

Hobaria irisgarritasuna hobetzeko obrei dagokien aurrekontu-zatiari bakarrik aplikatuko zaio.

http://www.leintzgatzaga.eus/antbuspre.asp?cod=1444&nombre=1444&nodo=&orden=True&sesion=14