LANBIDE HEZIKETAN AURREMATRIKULAZIO EPEA ZABALIK EKAINAREN 14ra arte

2019/06/12

Ekainaren 3tik 14ra egongo da zabalik izen ematea Lanbide Heziketan.

Gogoratu eskualdean kalitatezko 7 ikastetxe daudela, erdi- eta goi-mailako zikloen eskaintza zabala daukazula aukeratzeko eta 2 urtetan lanerako prestatzen zaituela. Eta gainera, eskualdeko enpresek Lanbide Heziketa ikasi duten pertsonak behar dituzte.

Kontsultatu hemen ikastetxe bakoitzaren eskaintza eta Lanbide Heziketari buruz behar duzun informazio guztia.

Matrikulazio kanpainari buruzko xehetasunak:
2019/2020 ikasturterako matrikulazio kanpaina hasi da jada. Aurrematrikulazio garaia ekainak 3tik 14ra izango da, eta epe horretan eskaera orriak eta dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko dituzte interesatuek.


Onartuen behin behineko zerrendak uztailak 5ean argitaratuko dira, eta erreklamatzeko epea uztailak 8 arte egongo da zabalik. Behin betiko zerrendak uztailak 11an argitaratuko dira.


Onartutako ikasle horientzat, aldiz, matrikula epea uztailak 11tik 17ra izango da.


Aurrematrikulatzen ez diren ikasleek, irailaren 2ra arte itxaron beharko dute, libre dauden plazen artean aukeratu ahal izateko. Beraz, azkar ibili, eta egin aurrematrikula ekainaren 14a baino lehen!!