Debagoienak ekonomia zirkularrerantz aurrera egiten du

2025/10/27

Debagoieneko Mankomunitatetik lurralde iraunkorrago eta erresilienteago bat eraikitzeko lanean jarraitzen dugu. Debagoiena Zirkularra (DGZ) proiektuari esker, eskualdearen zirkulartasunaren diagnosia egin dugu, eta horri esker identifikatu dira ingurumen-jardunbide egokiak eta hobekuntza-aukerak, tokiko eragileentzat ekonomia zirkularrerako trantsizioan gida gisa baliagarriak izango direnak.

Azken urteotan, Debagoienean hainbat ekintza bultzatu dira, besteak beste baliabideen eraginkortasuna, hondakinen gaia, energia berriztagarrien sustapena, eta askoz gehiago.

Jeitsi PROIEKTUAREN LABURPEN exekutiboa HEMEN

Debagoiena Zirkularra proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren babesa izan du, 2023ko Tokiko Entitateentzako Ekonomia Zirkularreko Laguntza Programaren bidez.