Berriz enpresa
BERRIZ ENPRESA: Ez itxi zure denda, saldu ezazu!
ERRETIRATZEKO ZORIAN ZAUDE ETA DIRU ESTRA NAHI DUZU?
NEGOZIO SENDO BAT DAUKAZU BAINA INORK EZ DU JARRAITUKO ERRETRETATUKO ZARENEAN?
Orain aukera bat daukazu sortu duzun enpresak, zure lan-bizitza amaitu eta gero, jarrai dezan eta, aldi berean, diru estra bat atera zure erretiro-pentsioa hobetzeko. BERRIZ ENPRESA dauka izena.
Zer da BERRIZ ENPRESA?
Euskadiko merkataritza, ostalaritza eta ostatatze sektoreetan enpresen jarraipena errazteko programa bat da
Zer eskaintzen du?
Negozio sendo bat daukan eta eskualdatu nahi duenari:
Balizko erosleen bilaketa aktiboa
Enpresaren komunikazio plana egitea
Negozioaren salmenta txostena egiteko laguntza
Negozioaren balorazio ekonomikoa egiteko laguntza, honi esker zure negozioaren balore zehatza jakingo duzu
Eskualdatze prozesua ixteko laguntza operazioaren arrakasta bermatzeko
Enpresa berri bat sortu nahi duen ekintzaileari:
Negozioen bilaketa aktiboa zure profil profesionalaren arabera
Erosi beharreko negozioa eta bere bideragarritasuna aztertzeko laguntza
Enpresa plana egiteko laguntza
Eskualdatze prozesua ixteko eta enpresa martxan jartzeko laguntza
Zein da BERRIZ ENPRESA programaren kostea?
Ez dago kosturik, prozesua guztiz diruz-lagunduta dago eta
Nork gauzatzen du BERRIZ ENPRESA?
Merkatal Ganberak arduratzen dira programaz. Horretarako trebatutako aholkulari talde bat daukate zerbitzu pertsonala eta konfidentzialtasun osoz emateko.
Nola kontakta dezaket BERRIZ ENPRESA-rekin?
Gipuzkoako Bazkundea
943 000 300
camaragipuzkoa@berrizenpresa.com
Informazio liburuxka