PRODUKTIBITATE KOMERTZIALA - PRESTAKUNTZA ZIKLOA
Produktibitate komertziala hobetzeko hiru saioko prestakuntza-zikloa
Debagoieneko Mankomunitateak Produktibitate komertziala hobetzeko hiru saioko prestakuntza-zikloa antolatu du. Saio praktikoetan salmenta-prozesua indartzeko tresnak eta metodologiak landuko dira.
-Irailaren 18a | Balioagatik saldu
Bezeroari balioa transmititzeko estrategiak eta salmenta-argudio eraginkorrak.
-Irailaren 25a | Plan komertzial baten diseinua
Helburu komertzialekin lerrokatutako plan komertziala diseinatzeko tresnak.
-Urriaren 2a | Bezeroen fidelizazioa
Customer Experience (CX) ikuspegitik, bezeroen esperientzia hobetu eta fidelizazioa indartzeko gakoak.
Informazio praktikoa
- Ordutegia: 09:00–13:00
- Lekua: Debagoieneko Mankomunitatea
- Hizlaria: Alaitz Osa (KRUCE)
- Hizkuntza: ES
- Modalitatea: Presentziala
Izen-ematea: Izen-ematea zabalik dago. Plaza erreserbatzeko, bete izen-emate formularioa edo jarri gurekin harremanetan informazio gehiago jasotzeko.