Hemen da HAZILAN + : eskualdeko langabe kualifikatuentzako laneratze-ibilbide pertsonalizatuak

2024/06/10

Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak laster jarriko du martxan HAZILAN + proiektu berria. Eskualdeko kualifikatutako langabeei zuzendutako laneratze-programa da HAZILAN +. Lehen edizioa 2024ko irailean hasiko da eta urtean 2 edizio jarriko dira martxan, 2028ra arte: bata urtearen lehen seihilekoan, eta bestea, iraila-urria aldera.

Kualifikazio-maila ertain-altua izan arren lan-merkatuan sartzeko edo berriro sartzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzendutako programa.
Hazilan +en lehenengo edizioa 2024ko irailean hasiko da. Baina bertan partehartzeko  izenematea eta hautaketa abuztua aurretik egiten hastea aurreikusten da.

> IZEN-EMATEA (luzatua):
Izen ematea IRAILAREN 23 arte zabalik mantenduko da.

> HAUTAKETA:
Elkarrizketak egingo dira hautaketarako.

> IKASTAROAREN HASIERA (data berria): 2024/09/30era.

INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN

 
 



Ekintza hau Euskadiko 2021-2027 Programa Operatiboaren bidez egingo da. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %40, hain zuzen ere, Europako Gizarte Funtsa-k eman du.