Esku-aldatuz
KUDEATU ZURE ENPRESAREN ERRELEBOA
ZER DA ESKU-ALDATUZ?
Esku-Aldatuz ASLEren programa bat da, enpresa-transmisio prozesu bati laster aurre egingo dioten enpresa eta negozioei laguntzea du helburu, enpresen iraunkortasuna eta enplegua mantentzea ziurtatzeko. Europar Batasunak finantzatutako FSE+ Euskadi 2021-2027 Programaren baitan kokatzen da.
ZER ESKAINTZEN DU ESKU-ALDATUZ-EK?
ESKU-ALDATUZ , negozioaren salmenta edo jabegoaren erretiroaren aurrean enpresen transmisio-prozesuan laguntzeko diseinatu den programa bat da.
“Proiektu berria” negoziatu, sortu eta finkatze prozesu guztian zehar doako aholkularitza eta laguntza eskaintzen du.
Guzti hori lan metodologia, ikuspegi pertsonalizatua eta diziplina anitzeko talde aditu batek gidatuta, trantsizio arrakastatsua bermatzeko.
NEURRIRA EGINDAKO PROZESUA, HIRU FASETAN BANATUTA:
1. FASEA: Hasierako egoera aztertu eta transmisiorako egon daitezkeen aukerak definitzeko laguntza.
2. FASEA: Proiektua negoziatu, sortu eta finkatzeko prozesuan aholkularitza pertsonalizatua eta laguntza.
3. FASEA: Proiektu berria finkatzeko akonpainamendua.
NORENTZAT DA:
Euskadin kokatutako negozio edo enpresei zuzendua, edozein tamaina edo jarduera-sektoretakoak.
KONTAKTUA:
enpresa@debagoiena.eus
rgarcia@debagoiena.eus
943-793090