ARRASATE - Ibai-Arte

Ibai-Arte, Arrasateko Merkatari eta Zerbitzu Elkartea, 1992 urtean sortu zen. Hasiera batean herri erdiguneko saltokiak soilik osatzen zuten baina urteak pasa ahala Arrasate osoko saltokiak bere barnean dituen elkarte bezala eratu da. Ordutik, hazkundean dagoen elkarte bat da eta gaur egun 152 bazkide ditu.

Hiru helburu nagusi izan zituen Ibai-Artek bere sorreran eta gaur egun helburu horiek indarrean jarraitzen dute:

  • Elkartegintza bultzatzea merkataritza eta zerbitzu sektorearen elementu bateratzaile eta indargarri bezala.

  • Arrasateko merkataritza eta zerbitzu sektorea dinamizatu eta sustatzea.

  • Merkataritza eta zerbitzu sektorean eragiten duten erakunde eta elkarteen aurrean bazkideak ordezkatzea.

Ibai-Artek urtero hainbat ekintza antolatzen ditu, besteak beste: merkemerkaua merkealdi azoka, Gabonetako kanpaina, merkataritzaren aste berdea, etab. Honez gain, bezeroak ezustean harrapatu eta berritzeko helburuz, beste hainbat ekintza egiten ditu urtean zehar.

Gainera, Ibai-Arte txartelarekin bezeroak fidelizatu eta saritu nahi dute deskontu, zozketa, opari, erosketa bale, etab.-en bitartez.

Kontaktua:

Ibai-Arte, Arrasateko Merkatari eta Zerbitzu Elkartea


175 Posta Kutxa
20500 Arrasate (Gipuzkoa)
Telefonoa: 943 79 30 90

Egin zure kontsulta

Web gunea: www.ibaiarte.com

Facebook-a: https://es-es.facebook.com/ibaiarte