HAZINNOVA doako berrikuntza-zerbitzua ETEentzat

2019/10/18

Eusko Jaurlaritzak eta Innobasquek elkarlanean  Hazinnova jarri dute martxan, enpresa ertain eta txikiei zuzendutako berrikuntza-zerbitzu. Urriaren 18an, informazio jardunaldia egingo dugu Debegesan.

Hazinnova berrikuntza-zerbitzua enpresa txiki eta ertainetan "hobekuntzak" eragin ditzaketen mikro-proiektuak abiatzea du xede: lana antolatzeko molde berrietan, edota produktuak eta zerbitzuak merkaturatzerakoan metodo berrienekin bide egin dezaten.

Industria edota zerbitzuen sektorean aritzen diren enpresei zuzendutako zerbitzua da. 6-99 langile bitarte dituzten enpresek izango dute laguntzak jasotzeko aukera. %100ean diruz lagunduta dagoen berrikuntza-zerbitzua da, eta 2020. urteko uztailera arte irekita egongo da.

Debagoieneko kasuan, eskualdeko enpresekin Hazinnova lantzeaz Garapen Agentziatik arduratuko gara.

Jardunaldia urriaren 18an

Dena den, zerbitzuaren berri emateko jardunaldia antolatu dugu Debegesa eta Debagoieneko Mankomunitateak elkarlanean, urriak 18an.

Hala, enpresa-arduradunek aukera izango dute egitasmoaren nondik norakoak xehetasunekin ezagutzeko. Debegesan (Azitaingo Industrialdea, 3 BIS, 20600 Eibar) goizeko 9:00retan.

Izen-ematea zabalik:  Jardunaldian izena emateko epea zabalik dago. Hala, bertaratzeko asmoa dutenek  943 79 30 90 telefono zenbakira deituta, edota enpresa@debagoiena.eus helbidera mezu bat bidalita.

Hazzinovari buruzko informazio gehiago nahi dutenek, SPRIren webgunera (www.spri.eus) jo dezakete. Zerbitzuaren bidez landu daitezkeen proiektuen inguruko argipenak aurki daitezke bertan.