Hazilan-en izena emateko epea zabalik urriaren 9ra arte

2020/10/02

Debagoieneko Mankomunitateak sustatutako proiektuak gazte kualifikatuen laneratzea erraztea du helburu.
Proiektuaren 9.edizioa urriaren 19an hasiko da. Izena emateko epea urriaren 9ra arte zabalik egongo da.

INFORMAZIO SAIOA (on-line)
Proiektuaren berri emateko eta zalantzak argitzeko urriaren 7an, asteazkenean, goizeko 10:00etan aurkezpen jardunaldi bat antolatu du Mankomunitateak. Jardunaldia online egingo da.

Informazio saioan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da inprimaki hau beteta.  Ondoren, saiora sartzeko esteka jasoko du interesdunak bere posta elektronikoan. Argibideak jasotzeko edo izena-emateko 943 793 090 telefonora  deitu edo hazilan@debagoiena.eus helbidera e-mail bat idatzi daiteke.

HAZILANen partehartzeko honako baldintzak hauek dira: 20-44 urte bitartean izatea, goi-mailako ikasketak amaituta izatea (lanbide heziketako goi-mailako ziklo bat edota unibertsitate ikasketak) eta Debagoieneko herriren batean erroldatuta egotea.

Plazak mugatuak direnez, hautaketa egiteko elkarrizketak burutuko dira urriaren 9ra arte izena eman dutenekin. Langabezian dauden pertsonek lehentasuna izango dute.

INFORMAZIO GEHIAGO

Hazilan proiektua Euskadiko Programa Operatiboaren barne dago eta Europako Gizarte Funtsak % 50ean finantzatzen du.