GOIAZ! 2019 apirilak 8 eta 9an egingo da Kulturaten

2019/04/08

Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka aurten apirilak 8 eta 9an egingo da, urtero bezala, Kulturateko klaustroan.

Eskualdeko formazio eskaintza eta zehazki, Lanbide Heziketa ezagutzeko aukera izango du hurbiltzen den pertsona orok. Bertan izango dira Debagoieneko Lanbide Heziketako 7 ikastetxeak eta baita gainontzeko formazio-eragileak, Mankomunitatea eta udalak ere.

Stand-en ordutegia honakoa izango da:

APIRILAK 8, astelehena: 9:30-13:30 eta 16:00-19:00

APIRILAK 9, asteartea: 9:30 - 13:30

15-19 URTE BITARTEKO GAZTEEN GURASOENTZAT SOLASALDIA ETA BISITA ere antolatu da, astelehenean, arratsaldeko 18:00etan. 

Ikusi hemen EGITARAU osoa