EUSKADIKO RETAIL ESKOLA

2019/11/26

Orain berriki Euskadiko Retail Eskola sortu da, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren proiektua, Eusko Ganberak, Euskomer eta Euskal Dendak erakundeekin elkarlanean.

Euskadiko Retail Eskola ikasketa pertsonalizatuko plataforma bat da, tokiko merkataritzan lan egin edo titular den edonork bere negozioaren alor desberdinei buruzko heziketa bat jasotzeko; eskola desberdina, berritzailea eta pertsonalizatua da, eduki-aniztasun handikoa, Merkataritzaren benetako premietan oinarritua eta aholkularitza indibidualizatua ere eskaintzen duena. Lehenengo ekintza gisa, interesa duten guztiek diagnostiko bat egin behar dute, jakiteko zein diren bakoitzaren benetako prestakuntza-beharrak, 2020tik aurrera Euskadiko Retail Eskolan integratutako prestakuntza-ibilbidea diseinatzeko oinarria izan daitezen.

Informazio gehiago nahi izanez gero edo diagnostikoa betetzeko, jar zaitez harremanetan:

DEBAGOIENEKO MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA

aitziber@debagoiena.eus

943793090