"PARTAIDETZA ENPRESETAN: LANGILEEN ESPERIENTZIA ETA BIZIPENAK BERAIEN AHOTIK" kafe tertulia burutu da.

2015/06/11

Aktibitate eta tamaina desberdineko bi enpresatako langileek partaidetzaren inguruko gogoetak elkarbanatu dituzte bertaratutakoekin. Aztiker kooperatibako Susana Martinez eta Ainhoa Lasaga, eta GSR kooperatibako Marga Pinillos izan dira hizlariak.


Besteak beste, honako gaiak aipatu zituzten mahainguruan: Informazioa zabaltzearen garrantzia, kooperatiba bateko kide izatearen sentimendu, abantaila eta eskakizunak, langileen inplikazioa bultzatzeko moduak eta partaidetza ere kudeatu beharra.