JARDUNALDIA: Utzi noraezean ibiltzeari!

2016/03/09

Informazio-oldeari aurre egin eta atera etekina zure denborari!

  • Norentzat: Ekintzaileak, merkatariak, autonomoak eta interesa duen edonor
  • Data: asteartea, apirilak 19
  • Ordua: 14:30-16:30
  • Tokia: Debagoieneko Mankomunitatea, Nafarroa Etorbidea 17, Arrasate-Mondragón (Udalaitz Aretoa, 2. solairua)
  • Honek emana: Iker Barrena (Hispavista Labseko Garapen Zuzendaria)


NAHI DUZU...

  • ...konektatu zure web orrialdea sare sozialekin? Eta informazioa klik bakarrean guztietan argitaratu? Edo beharbada zure negozioko web gunea falta zaizu?
  • ...jaso zure sektoreko azken berrien informazioa  modu azkar eta erosoan?
  • ...jakin zure lehiakideak zer ari diren egiten edo ferien edota laguntzen informazioa eduki?
  • ...egin hori guztia kosturik gabe, denbora eta baliabideak xahutu barik?


Orduan, jardunaldi honetara etortzea proposatzen dizugu, modu errazean hainbat baliabide erakutsiko dizkizugu, gure gomendioak zure negozioan behar bezala aplikatu ahal izango dituzu eta informazio-oldeari aurre egin ahalko diozu, zure denborari etekina ateraz eta informazioari balioa emanez.