JARDUNALDIA: AZPI-KONTRATAZIO INDUSTRIALA FRANTZIAN

2015/09/17

Gertutasunagatik eta azpi-kontratazioan Europako merkatu aktiboenetakoa izateagatik, Frantzia Gipuzkoako azpi-kontratazio enpresen kanpo-merkatu nagusia da.

Jardunaldi honetan, Debagoieneko azpi-kontratazio industrialeko 3 enpresek euren esperientzia kontatuko digute eta, gainera, hausnarketa eta bateratze-lan bat egingo dugu bertaratutako enpresen artean elkarlan aukerak identifikatzeko.


Data: Urriak 8, osteguna
Ordua: 9:00-13:00
Tokia: Debagoieneko Mankomunitatea. Nafarroa Etorbidea 17, 2. solairua. Arrasate


Programa:

09:00    Jardunaldiaren aurkezpena: Koldo Azkoitia. Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziako Arduraduna.

09:10     Azpi-kontratazio industriala Frantzian: Amaia Ferro. Gipuzkoako Bazkundeko Enpresa Garapeneko eta Internazionalizazioko Zuzendaria.

09:30    Sektoreko hiru enpresen esperientzia merkatu frantziarrean

11:00     Sektoreko enpresen artean elkarlanean nola aritu gaitezke?

11:30    Bertaratutako enpresen artean elkarlan aukerak identifikatu

13:00    Jardunaldiaren itxiera


Informazio gehiago eskatzeko edo izena emateko: 943.793.090 / enpresa@debagoiena.eus