HAZILANen Aktibatu faseari gogotsu ekin diote Debagoieneko 17 gaztek

2016/05/03

Maiatzak 2an eman zaio hasiera HAZILAN proiektuaren Aktibatu faseari. Debagoieneko 17 gazte ari dira partehartzen lehenengo edizio honetan.

Ekainaren 3ra arte gaitasun pertsonalak, profesionalak eta lan-bilaketarako gaitasunak landuko dituzte. Ondoren, bakoitzak bere ikasketa esparruarekin lotutako praktikaldiari ekingo dio.

Animo guztioi!

Ekintza hau HAZILAN proiektuaren baitan egin da Euskal Herriko 2014-2020 programa operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %50, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du.

OVHn gertatutako sutea dela eta, milaka zerbitzari erori ziren martxoaren 10ean, gure webgunea ostatatzen duena barne.
Web zerbitzua normaltasunez eskaintzeko lanean ari gara; atal batzuk guztiz eguneratu gabe daude eta beste batzuk ez daude erabilgarri.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko pazientziagatik.