GLOBAL TRAINING BEKAK- ENPRESA: Egin zure eskaera nazioarteko proiektuetan gazte profesionalak izateko

2019/02/01

Nazioarteko merkatuetan proiektuak, edota atzerriko egitura-produktibo eta -komertzialak dituzten enpresa eta erakundeek ESKAERA egin dezakete, beka honen bidez gazte profesionalak eskatzeko.

Bekaren helburua

Beka-programa honek gure gazteei eskaintzen die, haien profil akademiko eta profesionalarekin loturiko jarduera eta proiektuetan, praktika ordainduak egiteko aukera, atzerriko enpresetan eta erakundeetan, gutxienez 6 hilez.

Enpresa edo erakunde eskatzaileen perfila:
-    Nazioarteko merkatuetan, edo atzerriko egitura-produktibo edo -komertzialetan gazte profesionalen beharra duten enpresa eta erakundeak.
-    Proiektu bat garatzeko beharra.
-    Eremu geografikoa: Mundu osoa

Erakunde eskatzaileak:Eremu posibleak:
-    Enpresak
-    Udalak
-    Garapen Agentziak
-    Ikerkuntza Zentroak
-    Unibertsitateak
-    Beste batzuk
-    I+G+i (Research and development)
-    Industriala
-    IKTak
-    Ekonomia
-    Jasangarritasuna
-    Kultura
-    Osasuna
-      …
Hautagaiak Perfil posibleak
-    Goi-mailako Lanbide Heziketa, diplomatura edo gradua.
-    30 urtetik behera.
-    Ingles maila: C1 edo parekidea
-    Ingenieritza Industriala
-    LADE
-    Kanpo Merkataritza
-    Ikus-entzunezko komunikazioa
-    Informatika
-    Marketing
-    Kazetaritza
-    Bioteknologia
-    ...       

Bekaren deskribapena:
-    Hasierako iraupena 6 hilabetekoa da.
-    Bekaren zenbatekoa: 1.400 €/hilean
-    Lehen 6 hilabeteko zuzkiduraren %100 Garapenek finantzatua.
-    Enpresa konprometituko da, 6 hilabete horiei jarraipena ematen, beste 5 edo 6 hilabete luzatuz; beraz, egonaldiaren iraupena guztira 10 edo 12 hilabetekoa izango da.

Nork hartzen ditu beregain bekak sortutako gastuak?
-    Garapenek bere gain hartuko ditu programa kudeatzearen gastuak eta lehen 6 hilabeteko zuzkiduraren %100a.
-    Jasotako zenbatekoaz bekadunak pertsonalki aurre egingo dio hegaldi eta ostatu gastuei (ez da beharrezkoa ticket eta fakturekin justifikatzea).
-    Enpresa edo erakunde eskatzaileak beste 5 edo 6 hilabeteko luzapen bat egiteko konpromisoa hartzen du.
-    Garapen-ek bidai- eta istripu-asegurua kontratatuko du bekadun guztientzat, bekaren iraupen guztirako.


Garapen,  Garapen Agentzien Euskal elkartea, arduratuko da programaren kudeaketaz.
Kontaktua: Iratxe Kortazar
  94 424 32 23
  garapen@garapen.net

Informazio gehiago:
-    Global Training 2019 beken aurkezpena (gazteleraz)  (Ingelesez)  (Frantsezez)
-    ANEXO V.b): Partehartze eskaera (ES)  (EN)
-    Bekaren aukerako luzeapena egiteko aurreakordioa (ES) (EN)