Global Training Bekak 30 urtetik beherako gazteentzat

2015/06/26

Garapen, Agentzien Euskal Elkartea, eta Donostiako Sustapenak, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, Global Training 60 beka kaleratu dituzte.

Zenbat denborakoa da beka? Beka gutxienez 8 hilabetekoa izango da.

Zein da bekaren zenbatekoa? 1.124,77 € (diru-sarreren zerga eta Gizarte Segurantza deskontatu behar da)

Bete beharreko baldintzak:
•    Diplomatura, lizentziatura titulazioa edo goi-mailako lanbide-heziketa izatea.
•    30 urte bete gabe izatea 2015ko urtarrilaren 1ean.
•    Euskal Herrian erroldatuta izatea gutxienez urtebete jarraian, 2015ko urtarrilaren 1ean.
Atzerrian, 6 hilabetetik gorako denboraldian, praktikarik ez egin izana beste beka baten bidez.
•    Helmugako herrialdeko hizkuntzaren maila edo ingeles-maila bikaina edukitzea, erreferentzia C1 maila lizentziaturako eta B 2 Goi mailako lanbide heziketa titulua dutenentzat. Titulu hauen ziurtagiriak azken 4 urtetakoak izanez gero , ahozko eta idatzizko froga egitea salbuestazen du. Ziurtagiri hauek ez dutenei proba bat –ahozkoa eta idatzia– egingo da jakintzak zehazteko .
•    Praktikak egiteko enpresak edo erakundeak eskatutako profilera egokitzea.
•    Administrazio eta zigor arloan zigortuta ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe, eta horretarako gaitasunik gabe uzten duen legezko debekurik ere ez izatea.

Zein izango da hautagaiak hautatzeko prozesua?
•    Curriculum Vitaeren analisia eta titulazioa, prestakuntza osagarria eta esperientziak edo praktikak baloratzea berdintasunaren, merituaren eta gaitasunaren irizpide orokorren arabera.
•    Hizkuntzen proba. Ingeleseko proba dagokion titulua egiaztatu ez bada (C1-B2).
•    Talde-dinamikak.
•    Elkarrizketa Hautapen Prozesuaren Epaimahaiarekin. Epaimahaiak baloratuko du atzerriko enpresa edo erakundeak eskatutako profilera egokitzen den hautagaia.


Noiz sartuko naiz atzerriko erakundean? Irteerak irailetik aurrera hasiko dira, baina, edonola ere, 2015ko urtea amaitu aurretik joan beharko da.
Izena emateko epea: epea ekainaren 26tik uztailaren 27ra. 
Beka interesatzen bazait, nola egin dezaket eskaera? Eskaerak web orrialdean egin behar dira:  www.becasglobaltraining.eus (Laster egongo da erabilgarri)

Zeintzuk dira aukeratu ahal ditudan Bekak? Hemen


Informazio gehiago edo aholkularitza nahi baduzu: 943.793.090 Zuriñe Galartza / Eneritz Mondragón (Debagoieneko Mankomunitatea).