Gaur hasi da SALMENTA ETA KUDEAKETA KOMERTZIALA formakuntza eta metodologien ezarpena

2015/09/25

Gaur bertan hasi da Debagoieneko Mankomunitateak antolatu duen Salmenta eta Kudeaketa Komertziala  deritzon ikastaroa; abenduaren 11ra arte luzatuko da, eta enpresa bakoitzak 37 orduko formakuntza jasoko du. 15 pertsonek osatzen dute taldea, guztira, 10 enpresetakoak, gehientsuenak enpresa mikro eta txikiak dira, tartean handiren bat badagoen arren.


Formakuntzaren xedea da enpresa partehartzaile bakoitzaren salmenta eta kudeaketa komertzialaren prozesua hobetzeko hainbat erreminta eskaintzea. Metodologia erabat praktikoa izango da, aplikagarritasunari lehentasuna emanez. Gainera, enpresa bakoitzak aholkularitza saioak jasoko ditu bere beharretara egokitzen den proiektu erreal bat abian ezartzeko.


Bide batez, jakinarazi nahi zaie gai honetan gaitasunak bereganatu eta garatu nahi dituzten interesatuei, hurrengo ikastaro bat hasiko dela urriaren 23an. Hortaz, informazio gehiago edo izena eman nahi duenak, gurekin harremanetan jar dadila: enpresa@debagoiena.eus / 943.79.30.90

 

 

Ekintza hau PO FSE 2007-2013 VALORA proiektuko egitasmo bat da.  Europako Gizarte Funtsak %50ean kofinantziatua
Actuación enmarcada dentro del Proyecto PO FSE 2007-2013 VALORA. Cofinanciada al 50% por el Fondo Social Europeo.