"ETE Adimentsuak Debagoienan" Programa
Gaur, “Adimen Lehiakorrera hurbilpena” izeneko jardunaldia ospatu da, Debagoieneko Mankomunitateko Eskualdeko Garapen Agentziak antolatua, IDEKO-IK4 eta Hispavista Labs enpresekin elkarlanean.
Bertan, Ander Azkarate doktoreak (IDEKO IK-4), Jon Nuñezek (IDEKO IK-4) eta Iker Barrenak (Hispavista Labs) adimen lehiakorra zer den azaldu digute, eta erakunde batean erabakiak hartzerako orduan zein abantaila izan ditzakeen erakusteaz gain, merkatuan erabilgarri dauden erremintak aurkeztu dizkigute. Horrela, jardunaldia oso interesgarria izan da bertaratutako enpresentzat.
Ekimena "ETE Adimentsuak Debagoienan" izeneko programaren parte da, Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundua, "Enpresen arteko lankidetza eta enpresetan adimen lehiakorra sustatzeko programaren" baitan. Hurrengo hilabeteetan, Debagoieneko Mankomunitateak alor honetako hainbat jardunaldi eta formazio ekintza antolatuko ditu, eskualdeko enpresei etengabe hobetzen jarraitzeko eta lehiakortasuna hobetzeko tresnak eskaintzeko asmoz.
Hurrengo esteketan ekimena zertan den eta adimen lehiakorraren onurak ezagutzen dituzten enpresen adibideak ikus daitezke: