BANATU DIRA GAZELA-ENPRESA LEHIAKETAKO SARIAK

2019/02/27

20 taldek aurkeztu dituzte dituzte, Garaia Berrikuntza Gunean, Gazela-enpresen lehiaketarako landutako enpresen kasuak.
INC5000 zerrendako enpresa hasi berri eta arrakastsuak aztertu dituzte MGEP-ko grado desberdinetako ikasleek eta horietako batzuek Debagoienean izango lituzketen aukeren berri eman dute.

Aurkezpen jardunaldi honekin eman zaio amaiera Gazela-enpresen lehiaketaren 3.edizioari. Guztira 100 ikasleek osatutako 21 taldek partehartu dute lehiaketan.

Honako talde eta lanak izan dira sarituak:
- 1.go saria (300€): ISALI taldea (VibeKayaks: Ur kirolak praktikatzeko materialen ekoizpena eta komertzializazioa)
- Akzezitak (200€):
    - SMARTTEAM taldea (Charged Batteries: Birkargatu daitezkeen baterien teknologian espezialistak)
    - INNOMEME taldea (eSUBconstruction Software: Elkarlanean burututako eraikuntza-lanen jarraipena egiteko software berezia)
- Aurkezpen onenaren saria (100€): B4 taldea (GAventures: Abenturazko bidaietan espezializatutako agentzia)


Ideia horiek guztiak datu basean sartuko dira orain arte landutako ideiekin batera, eta eskuragai jarriko dira interesa izan dezaketen ekintzaile eta enpresentzat.



Goiko argazkian aurtengo partehartzaileak.

Antolatzaileak:                                                                                                    Babeslea: