“Establezimendu laguna” izateko prestakuntza saioa

2016/06/30

Enplegu eta Gizarte Politiken Sailak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailarekin elkarlanean, establezimenduak eta ostalaritzako eta merkataritzako lokalak beraien bezeroekin lagunkoiak izan daitezela sustatu nahi du, horretarako adinekoen beharrak kontuan hartuta. Hau errazteko, Euskadi Lagunkoia programa jarri dute martxan.

Aholku bidezko hezkuntza kanpaina bat da eta, kostu txikiko edo kosturik gabeko hobekuntzak eginda, enpresei bezero adinekoagoak erakartzen lagundu nahi die.

Establezimendu lagunaren programak ondorengoak eskaintzen dizkizu …

· Zure negozioaren lagunkoitasuna hobetzeko jarraibideak ezagutzea.

· Bezeroei eta adineko pertsonei emandako arreta hobetzea, langileen sentsibilizazioa handituta.

· Autoebaluazioa egitea, hobetzeko eremuak identifikatzeko.

· “Establezimendu laguna” zigilua lortzea, zure konpromisoaren berri emateko.

· Ekimen lagunkoien sarean sartzea eta Leku Lagunkoien Mapan eta Establezimendu Lagunen Gidan agertzea.

Debagoienean “Establezimendu laguna” izateko prestakuntza saio bat ospatuko da:

  • EGUNA: Ekainak 30, osteguna.
  • ORDUA: 15:00-16:00
  • TOKIA: Debagoieneko Mankomunitatea, Nafarroa Etorbidea 17, 20500 Arrasate.

Parte hartu nahi baduzu izen eman email edo telefonoz ekainaren 21a baino lehen (Aitziber-Jon): Aitziber@debagoiena.eus /  943 79 30 90