OÑATI - Txanda

Txanda, Txantxiku dendarixen alkartia 1997an sortu zen eta gaur egun 69 elkartekide ditu Oñatiarrei zerbitzu eta produktuen aukera zabala eskaintzen diena. Elkarteak lortu nahi dituen helburuak hauek dira:
- Herriko merkataritza egitura promozionatzea, hau bultzatzeko eta bezeroak fidelizatzeko kanpaina eta ekintzak burutuz. 
- Sektorea profesionalizatzea prestakuntza-akzio jarraiekin, araudi, diru-laguntza eta merkatarientzako interesgarri den edozein gaitaz informatuz. Horrela elkartekideek beraien jardueran etengabeko hobekuntza garatu dezakete eta bezeroak asetu. 
- Asoziazionismoa sustatzea elementu bateratzaile bezala, bezeroak identifikatuko duen irudi komun bat sortuz. 
- Azkenik, Txandak elkartekideen interesak ordezkatzen ditu merkataritza eta zerbitzu sektoreen gain esku hartzen duten instituzio eta erakunde desberdinen aurrean. 
Txandak, tokiko merkataritza sustatzeko hainbat kanpaina burutzen ditu urtean zehar, besteak beste: Gabonetako kanpaina, Txanda Eguna edo Desfilea, Erakusketa-lehiaketak, etab.
Honez gain, Txanda txartelaren bitartez ere promozio desberdinak burutzen dituzte bezeroak fidelizatzeko: zozketak, deskontuak,…
Kontaktua:
Txanda, Txantxiku Dendarixen Alkartia
Bidebarrieta, 12 behea 
20560 Onati (Gipuzkoa)
 Tel. +34 943 03 77 00
Web gunea: www.txanda.com
Facebook-a: https://es-es.facebook.com/txanda