SALMENTA ETA KUDEAKETA KOMERTZIALEKO METODOLOGIAREN FORMAKUNTZA ETA GARAPENA
Helburu orokorra: Enpresaren salmentak eta kudeaketa komertzialaren prozesua hobetzea.
Metodologia:
• Taldekako formazioa: Eduki teorikoen azalpena simulazioekin eta ariketa praktikoekin txandakatuko da, norberaren enpresan zer eta nola ezarri daitekeen kontuan hartuz. Horretarako aurrez aurreko 5 formazio saio egingo dira.
• Enpresa bakoitzari banakako laguntza: Saio hauen helburua, partaideak, salmenta eta kudeaketa komertzialarekin lotutako proiektu bat enpresan ezartzea da. Horretarako 3 orduko 4 lan saio egingo dira formazio saioekin tartekatuta.
Helburuak zehatzak:
• Plan komertzial bat diseinatzeko gaitasunak garatu.
• Bezeroekin negoziatu eta gatazkak konpontzeko gaitasunak garatu.
• Arrakastarekin negoziatzeko pertsonen arteko trebetasunak hobetu.
• Bezero izan litezkeenekin harremanak hobetzeko jarrerak ezagutu/identifikatu.
• Bezeroarekin harremanetarako estrategian kontuak eduki beharreko osagarriak/elementuak ezagutu.
• Solaskideak identifikatu, ikusten eta ikusten ez direnak, beraien interesak, profila eta estiloa.
• Salmentan eman beharreko pausoak zehaztu, bezeroen beharrak kontuan izanik, beraien beharrak eta motibazioak adieraziz.
• Merkatal kudeaketa eta negoziazio prozesua arrakastarekin lortzeko behar diren teknika eta tresna desberdinak garatu.
• Etorkizunean erlazio positiboak bermatzeko “irabazi-irabazi” konponbideak lortu.
Honek emana: Gipuzkoako Bazkundea
Tokia: Debagoieneko Mankomunitatea. Nafarroa Etorbidea 17, Arrasate.
Aurrez aurreko saioen programa eta ordutegia:
1. saioa: Merkatal planifikazioa: Irailak 25. 8:30etatik 13:30etara.
2. saioa: Bezeroen segmentazioa: Urriak 9. 8:30etatik 13:30etara.
3. saioa: Bezero berriak lortzeko elkarrizketak: Urriak 30. 8:30etatik 13:30etara.
4. saioa: Salmentarako abilezia eta gaitasunak: Azaroak 20. 8:30etatik 13:30etara.
5. saioa: Bezeroen fideltasuna: Abenduak 11. 8:30etatik 13:30etara.
Informazioa eskatzeko edo asistentzia konfirmatzeko: 943.793.090 / enpresa@debagoiena.eus
Oharrak: Doakoa. Plaza mugatuak. Aukeraketa izen-emate ordenaren arabera.
Ekintza hau PO FSE 2007-2013 VALORA proiektuko egitasmo bat da.
Europako Gizarte Funtsak %50ean kofinantziatua
Actuación enmarcada dentro del Proyecto PO FSE 2007-2013 VALORA.
Cofinanciada al 50% por el Fondo Social Europeo.