OVHn gertatutako sutea dela eta, milaka zerbitzari erori ziren martxoaren 10ean, gure webgunea ostatatzen duena barne.
Web zerbitzua normaltasunez eskaintzeko lanean ari gara; atal batzuk guztiz eguneratu gabe daude eta beste batzuk ez daude erabilgarri.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko pazientziagatik.

MEKANIZATUKO LANGILEAK (LAN-POLTSA) BERGARA, ARRASATE ETA ESKORIATZAKO LANTEGIETARAKO

2021-04-07

Deskribapena

  • Produktuaren kalitatea bermatzea Autokontrol eran ekoiztuta, eta kontrol planean jasotzen diren kontrol eta erregistroak egitea.
  • Ekoizpen maila ezberdinen arabera zehaztutako ekoizpenak egitea.
  • Lineako instalazioen ekoizpen datuak eta zehaztutako jarraibideak betez egindako jarduerak idatziz jasotzea.
  • Mantentze lan autonomoen estandarrak burutzea.
  • Lineetako erreferentzia aldaketak, prestaketak eta prest jartzeak egitea, horretarako dituen baliabideak menperatuta (zenbakizko kontrola, robotak, etb)
  • Ekoizpenean izandako desbiderapenak identifikatzea eta aztertzea (geldialdiak, ziklo motelak, hasitako lanak, etab) eta hauei irtenbidea ematea; zailtasunaren arabera, Autogestioko Koordinatzailearen bitartez bideratzea.
  • Linea mailan zehaztutako prozedura operatiboak betetzea edota betearaztea: kontrol gamak, piezen enbalajea eta identifikazioa, fitxa teknikoa, piezak bereiztea, etab.
  • Arazoen konponketan parte aktiboa izatea, hala egin behar denean Scrak irekita eta berauek egiten parte hartuta

Ezinbesteko baldintzak

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLO INDUSTRIALA (FABRIKAZIO MEKANIKO LANBIDE ARLOA HOBETSIKO DA) ETA EUSKARA MAILA ONA.

Baloratuko da

ESPERIENTZIA MEKANIZATUAN

Harremanetarako

Naiara Aranburu
naranburu@debagoiena.eus
Tlf: 943 79 30 90

Izena eman