Oso emaitza onekin bukatu dugu HAZILAN-en Aktibatu fasea

2016/06/05

HAZILANeko 1.edizioko AKTIBATU fasea arrakasta handiz eta giro paregabearekin bukatu da Debagoieneko Mankomunitatean.  Bertan lan munduan txertatzeko beharrezko baliabideak eskuratu dituzte eskualdeko 17 gazteek; alde pertsonala, profesionala eta lan merkatuan kokatzeko bideak landuz.

Taldearen jarrera, inplikazio maila, errespetua eta eskuzabaltasuna benetan azpimarragarriak izan dira HAZILANeko 1.edizio honetan eta taldean bertan sortu den lotura eta konfiantza, oso agerikoa. Horregatik eskerrak eman nahi dizkizuegu parte hartu duzuen guztioi. Plazer bat izan da!

Hemendik aurrera, hainbat hilabetez, eskualdeko enpresa desberdinetan praktikaldia burutuko dute gazteek.

Ondorengo bideo honetan ikusgai duzue jasotako testigantza eta irudiak.

               

Ekintza hau HAZILAN proiektuaren baitan egin da Euskal Herriko 2014-2020 programa operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %50, hain zuzen ere, EGIF-ek eman du eta GARAPENek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) koordinatzen du.

OVHn gertatutako sutea dela eta, milaka zerbitzari erori ziren martxoaren 10ean, gure webgunea ostatatzen duena barne.
Web zerbitzua normaltasunez eskaintzeko lanean ari gara; atal batzuk guztiz eguneratu gabe daude eta beste batzuk ez daude erabilgarri.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko pazientziagatik.