Enpresetan langileen partaidetza bultzatzeko tresnen gaineko jardunaldia burutu da

2015/05/29

Debagoieneko Mankomunitateak, MIK ikerketa zentroarekin elkarlanean, "Debagoienean egitura sozioenpresarialean langileen partaidetza indartzeko"  lan-ildoa martxan du. Programa horren barruan antolatu dugu gaurko jardunaldia. Bertan Koldo Azkoitia Garapen Agentziako arduradunak proiektuaren nondik norakoak azaldu ditu. Ondoren, MIK ikerketa zentroko Begoña Arrregik, langileen parte-hartzea bultatzerakoan kontuan hartu beharreko faktoreak zientzuk diren, partehartze mailak eta partehartzearen onurak aipatu ditu.


Azkenik, SPRI-ko Josu Ocariz-ek eta GFA-ko Berrikuntza Saileko Joseba Amondarain-ek beren erakundeek enpresetan partehartzea bultzatzeko egin duten apostuaren berri eman dute, eta horiek gauzatu ahal izateko garatzen dituzten programa zehatzei buruzko argibideak eman dizkie bertaratuei.


Partaidetzaren gaia interesatzen zaio orok, horretan sakontzen jarraitzeko aukera izango du datorren ekainaren 10ean, arratsaldeko 18:00etan langileei, sindikatuei eta pertsonei orohar zuzenduta beste jardunaldi bat izango baita Debagoieneko Mankomunitatean. Kasu honetan partaidetza mota desberdinetan ibilbidea egin duten enpresetako langileen esperientziak kontatuko dira.