Gurasoentzat solasaldia: "Nik ere Lanbide Heziketa ikasi dut"

Solasaldia 2019/04/08
  • Norentzako:15-19 urte bitarteko gazteen gurasoentzat
  • Eguna: APIRILAK 8, ASTELEHENA
  • Ordua: 18:00etan
  • Tokia: Kulturateko areto nagusian, ARRASATE (Azoka Kalea 1)
  • Hizkuntza: elebitan

"Nik ere Lanbide Heziketa ikasi dut" izenburudun solasaldia: Hainbat pertsonek beren esperientzia kontatuko dute, Lanbide Heziketa ikasi eta gero, beraien ibilbide profesionala nondik nora joan den azalduz. Solasaldi honetan gurasoek beraien kezkak azaleratu eta konpartitzeko tartea ere izango da. Orientatzaileak eta lanbide heziketako irakasleak ere bertan egongo dira, guztion artean erantzunak aurkitzeko.

Ondoren GOIAZ! Azokan, gurasoei zuzendutako BISITA GIDATUAK izango dira, eskualdeko Lanbide Heziketako eskaintza ezagutzeko. Eta amaitzean luntxa eskainiko da.

Izen-ematea hemen