Bizigune Programa

Bizigune-Etxebizitza Hutsen Programaren helburua da hutsik dauden etxebizitzak antzematea, alokairu babestuan eskaintzeko. Xedetzat du hutsik dauden etxebizitzei gizarte-erabilera ematea, hau da, etxebizitza duin bat arrazoizko prezio batean eskaintzea, eta merkatu librean sartzeko baliabide ekonomiko nahikoa ez duten pertsonengana zuzentzen da.

Etxebizitza huts baten jabeak ALOKABIDEren (Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoa) esku uzten du etxebizitza hori, usufruktu-kontratu baten bitartez, ezarritako berme batzuen truke. Bestalde, ALOKABIDEk ETXEBIDE-Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuan izena emanda dagoen eskatzaile bati esleitzen dio etxebizitza eta eskatzaile horrek bere diru-sarrerekiko proportzionala den alokairu bat ordaintzen du.

BIZIGUNE programan Alokabiderekin aurrera eramateko hitzarmena sinatuta duten udalerriak dira: Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza eta Oñati.

NextGenerationEU