Jabearentzako Informazioa

Abantailak

  1. Errendamenduaren kudeaketa integrala
  2. 6 urteko iraupeneko usufruktu-kontratu bat egiten
  3. Lehen errentaria sartzen den unetik errenta hilero eta puntualki ordainduko zaizula bermatzen dizugu Errentagatik 450 €/hilean ordainduko dira gehienez ere
  4. Txosten tekniko bat egitea ALOKABIDEren kontura
  5. Etxeko arrisku anitzeko aseguru bat kontratatzea ALOKABIDEren kontura
  6. Etxebizitza kontserbazio-egoera berean itzultzen dela ziurtatzen da, errentamenduaren erabilerak eragindako narriadura arrunta izan ezik:
  • Bizigune programa arautzen duen araudian ezarritako estaldurekin babestutako instalazioak, etxetresna elektrikoak eta altzariak kontserbazio-egoera berean itzultzen dira (etxebizitzaren erabilera arruntak eragindako narriadura kanpo)
  • Tresnak zein altzariak oro har ez dira itzultzen, konpontzen edo ordezkatzen

Baldintzak

  1. Etxebizitza Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) egotea
  2. Etxebizitza librea izatea
  3. Azken 9 hilabeteetan inor ez bizi izana
  4. Etxebizitza ALOKABIDEk etxebizitzak antzematea aurreikusi duen eremu batean egotea
  5. Etxebizitzak bete beharreko oinarrizko betekizun teknikoak:bizigarritasun-baldintzak betetzea, itxura garbia eta txukuna edukitzea, eta ondo funtzionatzen duten sukalde eta komun hornituak izatea

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Jabeen NANaren fotokopia
  • Erregistroko ohar soila
  • OHZren kopia
  • Horniduren azken ordainagiria (ura, elektrizitatea eta gasa)

Izapidetza

Etxebizitzak programetan parte hartzeko baldintzak betetzen baldin baditu, hutsik dagoen etxebizitza alokatu dezazun beharrezkoak diren izapideak abian jarriko ditugu:

  • Txosten teknikoa egingo dugu
  • Errenta gisa ordaindu beharreko zenbatekoa zehaztu
  • Beharrezkoa izanez gero, etxebizitza programan sartzeko beharrezkoak diren konponketak zehaztuko dira

Informazio gehiago: SURADESA bulegoan edo 900 251 251 telefonoan edo http://www.alokabide.euskadi.eus/hasiera-alokabide/