ARAMAION EGUNEKO ARRETA ZERBITZUKO DINAMIZATZAILEA BEHAR DUTE

2026-09-01

Deskribapena

65 urtetik gorako pertsonei bideratutako eguneko arreta landa zentroa. Eginkizunak: - Esku hartze zuzena erabiltzaileekin - Ekintza ezberdinak diseinatzea eta martxan jartzea: estimulazio kognitiboa eta fisikoa, eskulanak, aisialdia etab. - Eguneroko erregistro eta jarraipenak: jarduerak, intzidentziak, asistentziak etab. - Talde bilerak. - Banakako arreta planak. - Garbiketa eta mantenuan laguntza eman. Lan-jarduna: astean 34 ordukoa. Lanean irailean hasteko Hileko soldata gordiña: 1750 euro gordin (14 paga).

Ezinbesteko baldintzak

EZINBESTEKO BALDINTZAK: Euskara B2 titulua Ikasketak: - Gizarte edo hezkuntza arloko ikasketak (psikologia, gizarte hezkuntza, gizarte langintza, gizarte integrazioa, hezkuntza berezia) edo erizaintzako zaintza osagarriak edo menpekotasun egoeran dauden pertsonen arreta.

Baloratuko da

BALORATU BEHARREKO BALDINTZAK: Hirugarren adinarekin esperientzia

Harremanetarako

Naiara Aranburu
naranburu@debagoiena.eus
Tlf: 943 79 30 90

Izena eman