GIZARTERATZE TEKNIKARIA BEHAR DUTE ARRASATEN
2026-02-17
Deskribapena
Arrasateko egoitzan, gizarte-integratzaile bat behar dugu Bizigazte unitaterako, 12 eta 17 urte bitarteko adingabeentzako baliabide sozio/psikoedukatiboan lan egiteko. 6 hilabetetik urtebetera bitarteko iraupena izango duen eszedentzia estaltzeko kontratua eskaintzen dugu. Lan-txandak: eguneko guardia (08:00etatik 20:00etara) eta gaueko guardia (20:00etatik 08:00etara), txanden egutegiaren arabera banatuta. Hileko soldata gordiña: 1900 euro /hilean
Ezinbesteko baldintzak
BETE BEHARREKO BALDINTZAK: Titulazioa: Gizarte Integrazioan Goi Mailako Gradua. Erabiltzaileekin ospitaletik kanpoko jarduerak egin ahal izateko, gidabaimena izatea ezinbestekoa da.
Baloratuko da
BALORATUKO DIREN BALDINTZAK: Gazteekin eta osasun mentalaren arloan lan egiten izandako esperientzia baloratuko da.
Harremanetarako
Naiara Aranburu
naranburu@debagoiena.eus
Tlf: 943 79 30 90