INGURUMENA-ALARMA EGOERARAKO NEURRIAK

2020/03/18

COVID-19k eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoeraren adierazpena dela eta, Mankomunitate honek honako neurri hauek hartu ditu, eta aipatutako alarma-egoerak irauten duen bitartean aplikatuko dira:

INGURUMENA


ZABOR BILKETA ZERBITZUA

  1. Edukiontzi bidezko sistema duten herrietan (Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga): COVID19aren proban positibo eman duten edota beraiekin kontaktuan egon izanagatik, berrogeialdia ezarri zaien  herritarrek EZ DUTE ETXEAN HONDAKINEN BEREIZKETARIK EGINGO eta HONDAKIN GUZTIAK ERREFUSAREN EDUKIONTZIETARA BOTA BEHARKO DITUZTE ONDO ITXITAKO PLASTIKOZKO POLTSETAN.
  2. Atez ateko bilketa sistema duten herrietan (Antzuola eta Oñati):
  • COVID19ak eragindako alerta egoerak irauten duten bitartean, Antzuola eta Oñatiko hainbat esekitoki puntuetan HERRITAR GUZTIEN ERREFUSA jasotzeko hainbat EDUKIONTZI jarriko dira datozen egunetan, HERRITAR GUZTIEK ERREFUSA EGUNERO atera ahal izango dute edukiontzi hauetara.
  • COVID19aren proban positibo eman duten edota beraiekin kontaktuan egon izanagatik berrogeialdia ezarri zaien herritarrek EZ DUTE HONDAKINEN BEREIZKETARIK EGINGO eta HONDAKIN GUZTIAK ERREFUSAREN EDUKIONTZIETARA BOTA BEHARKO DITUZTE ONDO ITXITAKO PLASTIKOZKO POLTSETAN.

COVID-19AN POSITIBO EMAN DUTEN EDO BERROGEIALDIAN DAUDEN PERTSONAK DITUZTEN ETXEETAN ZABORRAREN ERABILERARI BURUZKO GOMENDIOAK

Errefusaren eta organikoaren edukiontziak ireki egingo dira eta, beraz, txartelik gabe erabili ahal izango dira.

Hondakinen Informazio Bulegoak ez du aurrez-aurreko arretarik eskainiko, soilik telefono (943504721) eta email (hondakinak@debagoiena.eus) bidezko arreta eskainiko du.

GARBIGUNEAK

Arrasate, Bergara eta Oñatiko Garbiguneetan SOILIK gremioen hondakinak onartuko dira. Garbigune Ibiltariari dagokionez, zerbitzu hau bertan behera geldituko da.

Martxoaren 9tik apirilaren 9ra garbiguneetako ordutegia astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:30ak artekoa izango da.

Apirilaren 14tik aurrera ohiko ordutegia izango dute, hau da,

  • Astelehenetik ostiralera: 9:00etatik 13:30tara eta 15:00etatik 19:00etara.
  • Larunbatak: 9:00etatik 13:30tara.

TRASTE ZAHARREN ZERBITZUA  

Eten egin da. Ez da zerbitzu hau emango.

EHUNKI ETA BERRERABILGARRIAK JASOTZEKO ZERBITZUA

Eten egin da. Ez da zerbitzu hau emango.

Momentuz, gainontzeko zerbitzuak bere horretan mantenduko dira.

Edozein zalantza argitzeko, kontsultatzeko eta abarrerako kontaktua:

Telefonoa: 943793598
Posta elektronikoa: ingurumena@debagoiena.eus