Antzuola-Oñati "Birziklatu zalantzarik gabe"

Badira urte batzuk Oñatin eta Antzuolan atez ateko sistema martxan jarri zela. Gaikako bilketa datuak onak badira ere, badago zer hobetua. Bide horretan "Birziklatu zalantzarik barik" kanpaina jarri dugu martxan eta hona hemen atez ateko bilketa sistemaren informazio eguneratua jasotzen duen eskuorria

Hobekuntzen artean, esekitokietan egokitzapenak egin dira: beheko posizioak kendu eta, Oñatiko kasuan, txanpon formako krisketak jarri dira esekitokietan, haizeak edukiontziak eraman ez ditzan.

Hona hemen arandela horien funtzionamendua azaltzen duen bideoa:

Funtzionamenduarekin zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan Hondakinen Kudeaketa Bulegoarekin.

OVHn gertatutako sutea dela eta, milaka zerbitzari erori ziren martxoaren 10ean, gure webgunea ostatatzen duena barne.
Web zerbitzua normaltasunez eskaintzeko lanean ari gara; atal batzuk guztiz eguneratu gabe daude eta beste batzuk ez daude erabilgarri.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko pazientziagatik.