Debagoieneko Mankomunitateak organiko eta errefusa jasotzeko edukiontzietan pedalak jarri ditu

2019/06/20

Debagoieneko Mankomunitateak organikoa eta errefusa jasotzeko edukiontzietan (edukiontzi marroian eta grisean hain zuzen), irisgarritasuna hobetzeko pedalak jartzeko lanak maiatzaren 13an hasi eta 25ean amaitu zituen.

Dagoeneko aipatutako edukiontzi guztietan jarrita daude (guztira 469 edukiontzi izan dira), eta horrekin batera, pedalak nola erabili erakusten duten pegatinak ere jarri dira.

Pegatina hauetan pedala erabiltzeko argibideak ikus daitezke:

1- Txartela pasatu

2- Soinua entzun

3- 3-4 segundo itxoin

4- Pedalari eragin

Pegatinetako argibideei jarraituz, oso modu erraz eta erosoan irekiko da edukiontziaren tapa; pausu horiek jarraitzen ez badira ordea, tapa ez irekitzeaz aparte, hondatu daiteke.

Pedalak jartzeaz gain, aipatutako edukiontzietako tapetan jarrita zeuden hagatxoak (behin ireki ondoren, tapa zabalik mantentzeko jarrita zegoen gantxo txikia), kendu egin behar izan dira, pedalak duen sistema eta hagatxoaren sistema bateragarriak ez direlako.