KONEKTORE KOMUNITARIOA ARRASATEN
2025-04-24
Deskribapena
Arrasaten "Konektore komunitario" gisa, gure lan- taldean parte hartu nahi duen profil sozialeko pertsona bat bilatzen ari gara, laguntza-planak garatu eta ingurunean laguntza-sareak sortuko dituena.Zer egingo duzu?Balorazio integralak eta laguntza- eta bizitza-plan pertsonalizatuak egin.Sinergiak eta lankidetzak aktibatzea baliabide, eragile eta sare komunitarioekin.Laguntza-prozesuen jarraipenean eta ebaluazioan parte hartzea.Ekintza guztietan begirada komunitarioa eta pertsonarengan zentratua bultzatzea.Eskaintzen da: lanaldi osoa eta ordutegi malgua. Kontratu mugagabea. Lanean berehala hastea. Soldata: 32.000 Euro inguru (GORDINA).
Ezinbesteko baldintzak
EZINBESTEKOA: Gizarte arloko titulazioa: Gizarte Lana, Psikologia, Gizarteratzea, Animazio Soziokulturala. Euskara: ahozko eta idatzizko maila altua
Baloratuko da
BALORATUKO DA: Zaintzari, komunitateari, pertsonarengan oinarritutako arretari buruzko prestakuntza eta Debagoienako inguruaren ezagutza.
Harremanetarako
Naiara Aranburu
naranburu@debagoiena.eus
Tlf: 943 79 30 90