BATZAR ZENTROKO KUDEATZAILEA BEHAR DUTE OÑATIN (ARANTZAZU)

2025-01-09

Deskribapena

Lanaren betebeharrak eta ardurak: -Bezeroen ardura eta arreta zuzena eta zerbitzuen kudeaketa osoa. - Ekitaldien antolaketa integrala: bezeroen beharren araberako ekitaldiak eta bilerak diseinatzea, hornitzaileen kudeaketa eta koordinazioa (catering, behar teknikoak, itzulpen zerbitzuak, garbiketa, Arantzazuko ostatu eta beste zerbitzuekin koordinazioa …). - Aretoen prestaketa, muntaia eta desmuntaia lanak. -Administrazioko oinarrizko lanak burutzea; Fundazioko Administrazio arduradunarekin koordinazio zuzena aurrekontuen kudeaketan, fakturazioan, Batzar zentroaren eta azpiegituren erabilera eta mantentze beharren kontrolean. -Fundazioak kudeatzen dituen beste aktibitateekin elkarlaneko guneak uztartzea eta behar ezberdinetan laguntzea.    Lanaldi osoa eskaintzen da, ordutegi malgua (Erreferentziazko ordutegia 8.00 – 17.00) Bezeroen beharren arabera egokitzeko malgutasuna. Soldata: Kontratazio prozesuan zehaztuko da hautagaiaren esperientzia eta gaitasunen arabera. 6 hilabeteko frogaldia, eta kontratu mugagabea egiteko aukera. Lehenbailehen lanean hasteko.

Ezinbesteko baldintzak

EZINBESTEKOA DA: -Goi-mailako ikasketak (Unibertsitate Gradua edo LHko Erdi edo Goi- Mailako Heziketa-Zikloak): Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, Turismoan, Marketing alorrean, Industria Antolakuntzaren Ingenieritzan edo Humanitate eta Enpresan Gradua -Hizkuntzak: Euskara (EGA). -Ezinbestekoa da 4/5 urteko gutxieneko esperientzia bezeroen kudeaketan edo enpresa kudeaketan. -Autoa eta gidabaimena.

Baloratuko da

BALORAGARRIA: -Ingeleraren ezagutza positiboki baloratuko da. -Batzar zentroen kudeaketan, ekitaldien diseinu eta kudeaketan, zein askotariko bezero eta hornitzaileen kudeaketan aurretiko eskarmentua eta esperientzia izatea balioetsiko da. -Pertsona dinamikoa, proaktiboa eta harremanetarako gaitasun handia duena izatea

Harremanetarako

Naiara Aranburu
naranburu@debagoiena.eus
Tlf: 943 79 30 90

Izena eman