Suradesaren funtzioak

  1. Birgaitze jarduketa publikoarekin zerikusirik dutenak:
    • Inbertsio plan bereziak egin, Sozietateko lehen mailako ekipamendua ugaritu eta hobetzeko, eta urbanizazio lanak burutzeko.
    • Euskal Herriko Elkarte Autonomoko Jaurlaritzarekin, Foru Aldundiekin eta Elkarte Autonomoko beste edozein erakunde publikorekin lankidetza hitzarmenak ezarri.
    • Erakunde Publikoen errekurtso eta interbentzioak koordinatu eta bideratu.
  2. Jarduketa pribatuei buruzko interbentzioekin zerikusirik dutenak:
    • Ekonomi gaitasun urria duten etxebizitza erabiltzaileekin hitzarmenak eratu, Sozietateari etxebizitza horien birgaitze obrak egiteko ondo emanez. Edonola ere hitzarmen horretan paktatutako baldintza ekonomikoak, birgaitu beharreko etxebizitzako erabiltzailearentzat, hobeak izando dira Dekretu honetan agertzen direnak baino.
    • Elkarte Autonomo eta Euskal Herriko Erakunde Autonomoen artean ezar daitezkeen hitzarmenetan parte hartu, Dekretuaren hogeitamabosgarren artikuluko laugarren paragrafoan agertzen denaren arabera.
    • Birgaitze jarduketarako diren ekimen pribatuari laguntzeko planak egin.
    • Birgaitzeko laguntza eskaerak jaso eta egiaztatu, ondoren ardura hori duen erakundeari bidaltzeko.
    • Jarduketa pribatuak kontrolatu, sustatu, gestionatu, aholkatu, informatu eta koordinatu.
    • Birgaitze obrek irauten duten bitartean, bertakoentzat behin-behineko alojamendu planak egitea.
NextGenerationEU