Noiz jaio zen SURADESA?

SURADESA SA, Deba Goieneko Berroneratze Hirigintza Baltzua, 1986an eratu zen. Garai hartan Eusko Jaurlaritzaren Abenduren 5eko 283/1983 dekretuaren arabera, SA bat sortzea eskatzen zen udalerri ezberdinetako Birgaitze Integratuko Areetako (BIA) Birgaitze Plan Bereziek (BPB) jasotzen zituzten determinazioak ahalik eta hoberen gauzatzeko.

Lehen urteak igaro ondoren, eta ikusik eskaintzen zen zerbitzuaren herrigune historikoetatik kanpoko eskaera goraka zihoala, erabaki zen sozietatearen helburua zabaltzea. Modu horretan, helburu berriak bere barnean jasotzen zituen eraikitako bizitegi-ondare guztiaren birgaitze obren ekintza planen gauzatzea, bai eta Deba Goiena osatzen zuten herri ezberdinei, etxebizitza arlora zuzendutako edozein jarduketaren zerbitzu ematea.

SURADESA izan zen Gipuzkoan sortu zen lehen SURa eta Euskadin eskualde mailako lehena. Herritarrekin kontaktu zuzenean egindako kudeaketaren bitartez, segurtasun eta bizigarritasun baldintzak hobetzera zuzendutako jarduketak proposatu eta bideratu izan ditugu lehenik; ondoren irisgarritasunera zuzendutakoak; eta azkenaldian, berriz, energia aurreztera eta konforta hobetze alderako jarduketak bultzatu eta bideratu ditugu.

NextGenerationEU