U30 grebarekin bat egingo du Mankomunitateak

2020/01/28

Debagoieneko  Mankomunitateak urtarrilaren 30erako (osteguna) deituta dagoen grebarekin bat egingo duela jakinarazten du. Hori dela eta, Mankomunitateko bulego guztiak, Suradesa barne, eta hiru garbiguneak itxita egongo dira. Industrialdeetan organikaren bilketarik eta Oñatiko garbigune ibiltaririk ere ez dira egongo.