Mankomunitatearen Estatutu berriak informazio publikoan

2014/09/01

 IRAGARKIA

 Debagoieneko Mankomunitateko estatutuen aldaketa; hasierako onespena eta jendaurreko erakusketa.

Debagoieneko Mankomunitateko Gobernu Juntak, 2014ko uztailaren 17an egindako bilkuran, Mankomunitatearen Estatutuen aldaketari hasierako onespena eman zion.

Gipuzkoako Lurralde Historikoko Udalez Gaindiko Erakundeak Arautzen Dituen apirilaren 10eko 6/2007 Foru Arauaren 11. artikuluak dioena betez, aipatu erabakia jendaurrean jartzen da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarki honen bidez, eta Mankomunitateko udaletxeetako iragarki tauletan erakutsiz, honako baldin­tzen arabera:

a) Agiria erakusgai dagoen lekua: Debagoieneko Mankomunitateko Idazkari­tza.

b) Agiriak aurkeztu eta erreklamazioak aurkezteko epea: iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo egunetik kontatzen hasita, hilabete, bulego ordutegian.

c) Erreklamazioak aurkezteko lekua: Mankomunitatearen Sarrera Erregistroa.

 d) Erreklamazioak jaso­tzen dituen organoa: Mankomunitateko Gobernu Junta.

Jendaurrean erakusgai jar­tzeko epea amaitu eta erreklamaziorik aurkezten ez bada, aldaketa Foru Aldundiaren iri­tzira makurtuko da, eta Mankomunitatea osa­tzen duten udalen gehiengoak onartu beharko du. Ondoren, Estatutuen testu osoa Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Arrasaten, 2014ko abuztuaren 29an.- Inazio Azkarragaurizar Larrea, Mankomunitateko lehendakaria.

ESTATUTU BERRIAK

OVHn gertatutako sutea dela eta, milaka zerbitzari erori ziren martxoaren 10ean, gure webgunea ostatatzen duena barne.
Web zerbitzua normaltasunez eskaintzeko lanean ari gara; atal batzuk guztiz eguneratu gabe daude eta beste batzuk ez daude erabilgarri.

Barkatu eragozpenak eta eskerrik asko pazientziagatik.