Epele zabortegiaren inguruan publikoki egindako adierazpenek sortutako esamesak eta interesa dela eta prentsa oharra

2020/02/25

Egun on,

Debagoieneko Mankomunitateak kudeatzen duen Epele zabortegiaren inguruan publikoki egindako adierazpenek sortutako esamesak eta interesa dela eta, ondorengoa jakinarazi nahi dugu Debagoieneko Mankomunitatetik:

Gaurko Debagoieneko Mankomunitateko Juntaren ondoren adostutako mezua ondorengoa da:

Alde batetik, atzo Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak egindako baieztapena gezurtatzea: Debagoieneko Mankomunitateak ez du oraingoz prestutasunik azaldu
Epele zabortegia berriz ireki eta hondakin industrialak jasotzeko.

Bestalde, Epele zabortegia berriz ireki edo ez, Mankomunitateko ingurumen batzordean aztertu, eta Mankomunitateko Juntak hartu beharreko erabakia da. Eta
erabaki hori ziurtasunez eta babes osoz hartzeko beharrezko azterketa tekniko eta ekonomikoak egiten ari dira gure teknikariak. Horiek aztertu ondoren, datozen asteetan hartuko du edozein erabaki junta honek.

 
Maite Anton
Debagoieneko Mankomunitateko lehendakaria.