Obrak jabeen komunitateetan eta laneko arriskuen prebentzioa

Jabeen komunitateek obrak egin behar izaten dituzte sarritan beren ekimenetan, beren higiezinak konpondu, mantendu eta hobetze aldera. Espezializatutako eraikuntza-enpresek egin behar dituzte obra horiek. Enpresa horiekin sinatzen den kontratuak obra horien sustatzaile bihurtzen du komunitatea automatikoki, komunitateko lehendakaria ordezkaria izanik.

Zeintzuk dira jabeen komunitateak sustatzaile gisa dituen betebeharrak?

  1. Proiekturik gabeko obrak

    Segurtasun eta Osasun Azterlanik ez Segurtasun eta Osasun Planik ez dagoenez, Kontratistaren ardura da obra zehatz horretarako Arriskuen Ebaluazioa egitea. Obran enpresa edo langile autonomo batek baino gehiagok esku hartuko balu, Teknikaria kontratatu beharko da exekuzio-fasean, Segurtasun eta Osasun Koordinatzaile lanak egiteko.  

  2. Proiektua duten obrak

    Proiektua duten obrei erantsiko zaie Segurtasun eta Osasun Azterlana edo Oinarrizko Segurtasun eta Osasun Azterlana, haien ezaugarrien arabera. Azterlana izatea sustatzailearen erantzukizuna da, eta sustatzaileak izendatuko Teknikari eskudunak egingo du. Sustatzaileak, modu berean, exekuzio fasean Obra-koordinatzailea izendatu beharko du.

Zeintzuk dira jabeen komunitateak kontratista gisa dituen betebeharrak?

Kontratista da kontratu bidez, proiekturen edo kontratuaren arabera, obrak egiteko konpromisoa berea egiten duen pertsona fisiko edo juridikoa. Komunitateak sustatzaile gisa, obrak egiteko langile autonomoak zuzenean kontratatzen baditu, haientzat kontratista bihurtuko da, eta sustatzaile-kontratista izango da. Kasu horretan, jabeen komunitateak sustatzailearentzat eta kontratistarentzat ezarritako betebeharrak bere gain hartzen ditu.

Kontratistaren ardura da, orokorrean, lanak hasi baino lehenago Irekitzeko Jakinarazpena egitea, Segurtasun eta Osasun Azterlanarekin batera. Ez Segurtasun eta Osasun Azterlanik ,ez Planik ez duten Proiekturik gabeko obretan, kontratistaren ardura izango da Arriskuen Ebaluazioa egitea.

Jabeen komunitateak ondorengo dokumentazioa eskatu beharko dio enpresa kontratistari:

  • Kontratistak duen Prebentzio Zerbitzu mota.
  • Obrako segurtasuna kontrolatzeko enpresa beraren langileak izendatzea.
  • Laneko Lurralde Ordezkaritzan aurkeztutako dokumentazioaren kopia.
  • Erantzukizun Zibileko Aseguru eguneratua.
  • Gizarte segurantzako ordainketak egunean izatearen ziurtagiria.
  • Azpi-kontratazio legearen azpi-kontratisten zerrenda, erregistro liburuko inskripzioa, etab.

Obrak jabeen komunitateetan eta laneko arriskuen prebentzioa

    NextGenerationEU