HONDAKINEN SAILKAPENA ETA BIRZIKLAIA “KONPOST-EROAK” ANTZEZLANAREKIN

Debagoieneko Mankomunitateko Ingurumen Zerbitzuak hondakinen sailkapen eta birziklaiaren garrantziaz jabetzeko familiei eta umeei zuzendutako kanpaina bat antolatzea erabaki zuen.

Kanpainaren elementu zentrala Zirika Zirkus taldearen “Konpost Eroak” antzezlana da; eta bertan Karton Jauna, Konfuso Difusok eta Plasti Andereñoak hondakinen sailkapen eta birziklapenaren garrantzia jorratzen dute, umorea, zirku eta akrobazien formatua erabiliz.

Orain arte burutu diren antzezlanak, honako hauek izan dira:

  • Bergara: apirilaren 30ean.
  • Aretxabaleta: maiatzaren 12an.
  • Leintz-Gatzaga: maiatzaren 13an.
  • Eskoriatza: ekainaren 29an.

Uda ondoren, Antzuola, Elgeta eta Arrasateren txanda izango da.

Antzezlana euskeraz bakarrik antzezten da eta Ecoembes da kanpaina honen laguntzailea.